IKASTOLATIK MUNDURA


Dakizuen bezala Lauaxeta Ikastola familien kooperatiba da, irabazi asmo gabekoa, interes publikoa daukana, kontzertatua, konfesionala, euskalduna eta eleanitza, euskal gizartearekin konprometitua eta gizarte hau osotzen duen guztientzat zabalik dagoena.

Bertan argi dute helburu nagusia ez dela arkitekto, biologo edota mediku onak hezitzea, guzti honen gainetik, medikuak, arkitektoak, biologoak... izango diren pertsona onak heztea baitago. Horretarako gizarte honen hobekuntzan laguntzeko eredu izan nahi du, eta urtean zehar honekin erlazionatutako hainbat ekintza burutzen dituzte.

Blog honen bidez, ikasturtean zehar aurrera eramaten diren ekintza hauek hurbiltzea nahi dugu, janari, jostailu eta erropa bilketa. Izan ere, etxera bidalitako zirkularren bidez jasotako informazioa osatu nahi da, uneoro eskuragarri izan dezazuen.

Eskolako Agenda 21

Proiektu hauek guztiak, Eskolako Agenda 21 ingurumen jasangarria lortzeko programaren bidez bideratzen dira. Honen oinarriak Eskolaren ingurumena hobetzea, berrikuntza eta hezkuntza kalitatea lortzea eta tokiko komunitatean parte hartzea dira. Azken honetan, pobreziari aurre egitea bezalako helburuak aurki ditzakegu eta honetan hain zuzen ere oinarritzen dira aipaturiko jarduerak edo proiektuak.