JOSTAILU BILKETA

Dakizuen moduan, urtero jostailu bilketa bat aurrera daramagu, gehien behar dutenentzat dirua lortzeko asmoz. Hau eskolako agenda 21 programaren bitartez posible egiten da.
Ikasle guztiek ekarritako jostailuak adinen arabera sailkatu ondoren, salgai jartzen dira ikastolan. Jostailu guztiek prezio berdina dute, 2 eurokoa hain zuzen.
Honen bidez lortutako dirua Lihuk panaghiusa "ONG"aren esku uzten da, eta honek era berean, "Nuestra Señora de la Solidaridad" deituriko neskentzako harrera zentruari ematen dio.
Guztiok eginiko esfortzuari esker, esperotako fruituak jaso dira eta bilketa honek arrakasta handia izan duela esan dezakegu. Honen islada garbia batutako diru guztia izan da, mila esker guztioi...

ERROPA BILKETA

Kanpaina honen bidez bilatzen da guk jada erabiltzen ez ditugun erropei bigarren bizitza bat ematea. Hau Rezikleta kooperatibaren bidez egiten da, errentagarritasun ekologiko eta soziala helburu duen elkartearen bidez hain zuzen.

JANARI BILKETA

Dakizuenez, Agenda 21 ingurumen jasangarria lortzeko programa bat da bere atal bat pobreziari aurre egitea delarik. Pobrezia eta gosea elkar loturik daudenez, ikastolak honi aurre egiteko kanpaina eratu du.

Ikasle bakoitzak aportazio txiki bat egiteak, guztion artean milaka pertsonei laguntza ematea suposa dezake. Horregatik, bakoitzak etxean daukan janari apur bat ekartzea eskertzen da. Lortutako guztia Bizkaiko elikagaien bankuari ematen zaio, hauek ongi baitakite janari guzti honen kudeaketa nola egin.

Munduko pobreziari eta goseari buruzko informazio gehiago izan nahiez gero klikatu hemen.